Landa eta itsas naturarekin kontaktuan; giro abegitsuan, tradizioa bizirik mantentzen duten herritarren kulturarekiko interesa eta euskal gastronomia goxoarekin, Ea, jomuga turistiko paregabea da.
 
Zatoz herria ezagutu eta gozatzera.
 
Babestutako hondartzarekin (ingurumen kalitateko bandera urdinarekin); harriz eta naturaz inguratutako Natxitua eta Eako lapatzak; Bedaronako Ogella, marearteko zabalgunea, itsas ekosistema aberatsarekin...ezagutu beharreko guneak dira.
 
Herrigune paregabe baten inguruan kokatutako talaia eta natura inguruneak.